XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRUÑA ETA IRUÑERRIA

...ZER DAKARKIZU GOGORA?

Segur aski Sanferminak eta ezin dizugu ukatu besta horiek zer errateko aunitz dutela, baina... sentitu duzu inoiz haren parke eta lorategietan barna paseatzeak, edo alde zaharrean barna Erdi Aroko eliza eta harresien artean ibiltzeak ematen duen lasaitasuna?

Harrera oneko eta eroso den hiri honek aisialdiaz, erosketez eta otordu ederrez gozatzera ere gonbidatzen zaitu, nafar produktuek bermatzen dituzten tradizio eta kalitateaz.

Erdian kokatua egotea eta hotel eskaintza interesgarria profitatuz Nafarroak eskaintzen duen aberastasun osoa ezagutzen ahalko duzu.

Honi guztiari haren komunikabideen azpiegitura aurreratua, haren establezimendu eta zerbitzuen kalitatea eta profesionalen gaitasuna eransten badizkiogu, Iruña edozein bilkura edo kongresu egiteko tokirik egokiena suertatzen da.